Saskilagunek bosgarren postuan bukatu dute liga

Hernaniren etxean galduta, koska bat gorago bukatzeko aukera galdu du; Power Rangersek play-offetan ezin izango du egon

oiartzungo saskilagunakOiartzungo Saskilagunek bosgarren postuan bukatu dute denboraldia. Larunbatean jokatu zuten azkeneko partida, Hernanin, eta ezin izan zuten garaipenik lortu. Sailkapenaren goiko aldean bukatu baldin badute ere, ez zuten Bigarren Mailako ibilbidea modu onean hasi. Hala ere, bolada bikaina harrapatu zuten neguan, eta bederatzi partida irabazi zituzten jarraian. Bestalde, areto futbolean, Power Rangersek kale egin zuen atzo goizean. Play-offetara joateko txartela lortzeko, partida derrigorrez irabazi behar zuten, baina baloiak ez zuen nahi Gorka Margoak Makax taldearen atean sartu. Datorren urtean izan beharko du.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Beti Gazte-Oiartzun: 1-1.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Deusto Donostia: 1-2.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
  • Oiartzun-Amara Berri: 3-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Alustiza Autobusak Orio: 8-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Gorka Margoak Makax: 3-3.
  • Aurrera-Miren Taberna: 6-2.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Hernani-Oiartzungo Saskilagunak: 49-40.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.