1947an jaiotako oiartzuarrek bazkaria egingo dute, lehen aldiz

Hilaren 26an Ergoien auzoko Tolare jatetxean bazkalduko dute; hilaren 15era arte eman daiteke izena, kontu korronte batean dirua sartuz

1947ko kintoak oiartzun

Tolare jatetxean bazkalduko dute.

Kintoen bazkariak ugaritzen ari dira. Oraingoan, 1947an jaiotako gizon eta emakume oiartzuarrak elkartzeko aitzakian, hilaren 26an bazkaria egingo dute. Ergoiengo Tolare jatetxean elkartuko dira. Prezioa 35 eurokoa izango da. Laboral Kutxaren honako kontu korrontean sartu beharko dute dirua: ES96 3025 0126 63 1261077574. Izena eta abizenak eman beharko dituzte diru sarrera egitean. Hilaren 15era arte eman daiteke izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.