Bi eta hiru urteko haurrek ipuinekin gozatzeko aukera izango dute astelehenean

Lur Korta kontalariak saioa eskainiko du hilaren 14an; haurren adina dela eta, haur bakoitzeko heldu bat sar daiteke

lur korta ipuin kontaketa oiartzun

Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa [Argazkia: Oiartzungo Udala].

Datorren astelehenean, hilak 14, bi eta hiru urte arteko haurrek ipuinekin gozatzeko aukera izango dute. Lur Korta ipuin kontalaria beren zain egongo da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30etik aurrera. Ohi bezala, saiora garaiz iristeko eskatu diete. Asteleheneko saioan helduak sar daitezke, salbuespen gisa, haurren adinarengatik. Ume bakoitzeko heldu bat sartu ahal izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.