Xanistebanetako Gazte Eguna prestatzen hasiko dira

Ostiralean, hilak 11, elkartuko dira, plangintza osatu eta kamisetaren kolorea eta beste hainbat gauza aukeratzeko

xanistebanak gazte eguna

Iazko Gazte Egunean morez jantzita joan ziren.

Xanistebanei kolorea ematen dioten eragileak ari dira pixkanaka festak prestatzen. Bihar, hilak 11, Gazte Eguna prestatzeko bilera egingo dute Landetxe plazan. Egun horretako plangintza egingo dute, eta hainbat gauza aukeratuko dituzte: kamisetaren kolorea, bazkarian jango dutenaren aukeraketa eta eragileena. Proposamen berriak plazaratzeko momentua ere izango da. 19:00etan jarri dute zita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.