Oiartzunek Euskal Herria Kopako partida jokatuko du gaur

Nesken futbol talde nagusiak Añorgaren bisita jasoko du Karla Lekuonan; mutilena Zarautzen kontra lehiatuko da bihar

oiartzun an?orga euskal herria kopa

Karla Lekuonako partida irabazita, hurrengo fasean egongo lirateke.

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken futbol talde nagusiak Euskal Herria Kopako bigarren partida jokatuko du gaur arratsaldean, Ugaldetxon. Añorgaren bisita jasoko dute, 17:00etan. Partida irabazten badute, hurrengo kanporaketan egongo dira. Bestalde, areto futbolean, Bigarren Mailan, Miren Tabernak irabazi egin behar du, eta gainontzeko emaitzei itxoin, maila mantentzeko aukera duten ala ez jakiteko.

FUTBOLA

Euskal Kopa
  • Oiartzun-Añora: gaur, 17:00etan, Karla Lekuona futbol zelaian.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Zarautz: bihar, 15:30ean, Karla Lekuona futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Leioako Emakumeak: etzi, 18:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Sanpedrotarra-Oiartzun B: bihar, 17:30ean, Trintxer futbol zelaian.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
  • Santo Tomas Lizeoa-Oiartzun: etzi, 17:00etan, Donostiako Berio auzoko futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Egarri taberna-Oiartzun: bihar, 19:00etan, Villabonako Olaederra kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Laskorain-Power Rangers: etzi, 12:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian.
  • Miren Taberna-Gaintxu: bihar, 17:00etan, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.