Añorgaren kontrako partidan, faborito izan arren, galdu dute oiartzuarrek; areto futbolean, Miren Taberna, irabazi arren, azkenaurreneko postuan gelditu da
Karla Lekuonan jokatu zuten Euskal Herria Kopako lehen multzoko bigarren partida [Argazkia: Conchi Sanchez Fraile].
Oiartzunek emakumeen Euskal Herria Kopako bigarren partida jokatu zuen ostiral arratsaldean. Faborito izan arren, Añorgak lortu zuen garaipena, gol bakarreko aldearengatik. Porrot hori dela eta, ezin izango dute hurrengo fasean egon.
Garaipena lortu zutenak Miren Tabernakoak izan ziren. Lanak txukun bete arren, azken aurreko postuan bukatu zuten. Berez Hirugaren Mailara jaitsiko dira, bulegoetako kudeaketen zain.
Gizonen Erregional Preferenteko taldeak azkeneko postuan bukatu du. Areto futbolean, berriz, Lehenengo Mailan, Oiartzunek hirugarren postuan bukatu du. Bigarren Mailan, Power Rangersek seigarren postuan bukatu du, Tolosan berdinketa lortuta, partida mugitu batean.
FUTBOLA
Euskal Kopa
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Gizonen Erregional Preferentea
- Sanpedrotarra-Oiartzun B: 2-1.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
- Santo Tomas Lizeoa-Oiartzun: 0-3.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Egarri taberna-Oiartzun: 1-9.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Laskorain-Power Rangers: 1-1.
- Miren Taberna-Gaintxu: 3-2.