Lanin proiektuko enpresak datorren astean elkartuko dira, lan bilera batean

Egitasmoan murgilduta dauden herriko zortzi enpresa txiki eta ertainek bilera egingo dute hilaren 24an, bibliotekan

lanin bilera maiatza

Lanin-en aurkezpena.

Lanin-ek, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainak euskalduntzeko planak, bere bidea egiten jarraitzen du. Proiektuaren barruko langunea datorren ostegunean, hilak 24, elkartuko da, Manuel Lekuona bibliotekan, 19:00etan. Zortzi enpresa daude, oraingoz, Lanin-en buru belarri sartuta. Bakoitzak bere egoeraren eta baliabideen araberako konpromisoak hartuko dituzte, euren lantokian euskalduntzeko. Honakoak dira sartuta dauden enpresak: Easo Motor; Elikaesport; Inal; Irusta; Lurauto; Saiplast; Urkia eta Zabaleku informatika.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.