Gure Esku Dago-k batzarra egingo du gaur, herritarrentzako

Ekainaren 9ko giza kateari begirako zalantzak argitzeko eta informazioa lortzeko bilera egingo dute gaur, pleno aretoan

gure esku dago oiartzun bilera

2016an Demoarsoren deiari erantzunez egindako giza katea.

Hiru aste —eta bi egun— besterik ez dira falta Gure Esku Dago-k antolatutako giza katea egiteko. Zita garrantzitsu hori prestatzeko, bilera egingo dute gaur arratsaldean. Oiartzuarrek eduki ditzaketen zalantzak argituko dituzte, eta informazio gehiago behar dutenen galderei erantzungo diete. Pleno aretoan elkartuko dira, 19:00etan. 1.500 oiartzuar biltzeko erronka jarri dute. 201,9 kilometro izango ditu giza kateak, eta oiartzuarrek 23. eta 24. kilometroetara joan beharko dute, Orio eta Zarautz artera. Ostiraletan eman daiteke izena, Fermiñenen, 18:00etatik 20:00etara. Gaur ere irekita egongo da, zalantzak argituta eta oraindik izena eman ez dutenentzako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.