Abaraxkak ikasturte itxiera festa egingo du

Ostiralean arratsalde pasa egingo dute ludotekaren kanpoaldean bertan

abaraxka itxiera

Abaraxka ludotekak datorren ikasturtera arte esango du agur.

Maiatzaren bukaera iristen ari da, eta horrekin batera, ikasturtean zehar egin diren jarduera batzuei agur esateko ordua iritsiko zaie. Kasu horietako bat da Abaraxka ludotekarena. Datorren ostiralean, hilak 25, itxiera festa egingo dute, ludotekaren egoitzaren kanpoaldean. 17:00etan jarri dute hitzordua. Musika zuzenean egongo da, baita zer edo zer jateko aukera ere bai. Horrez gain, ikasturtean zehar bertatik pasatu diren herritar eta eragileei aitortza egingo diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.