Joxan Etxeberria, topa egiten, Sagardo Egunaren XXIX. ekitaldiaren irekieran.
18:00etan hasi da festa, eta ordurako jende mordoxka zegoen plazara bilduta, Sagardo Egunaren XXIX. ekitaldia hasteko zain. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu aurtengoan, euria tarteka mehatxuka, baina ateri eutsi dio festaren hasierarako, eta arratsaldeak aurrera egin ahala jendea animatzen joan da.
Iturri, Oiartzungo ostalari eta merkatarien elkarteak antolatutako zozketa bat izan da festaren atariko. Ondoren, Olarri dantza taldearen emanaldia izan da plazan. Sagardoarekin lotutako dantza emanaldi berezi bat eskaini dute. Jarraian bertsolariek kantatu dute, ondoan Joxean Etxeberria zutela, aurtengo omendua, eta hark topa egitearekin bat hasi da festa.
Goizean Euskal Jaia ospatu dute.