Haurtzaroko komunitateak festa eskainiko dio bere buruari

Ikastola Eguna ospatuko dute larunbatean; egun osorako egitaraua prestatu dute

haurtzaro ikastola eguna 2018

Iaz ikastolaren mende erdia ospatu zuten. Aurten ‘normaltasunera’ bueltatuko da festa, intentsitaterik galdu gabe.

Ikasturtea bukatzen ari dela eta, Haurtzaro Ikastolak bere festa eguna egingo du datorren larunbatean, ekainak 2. Egitarau mardula osatu dute, eta omenaldiak, agurrak, edo eskoletatik kanpo landutako jarduerak ez dira faltako. Bazkariek —eta barra zerbitzuak— bere txokoa edukiko dute ere bai. Dena euskal giroan. Onena, bertara joan eta gozatzea. Egitaraua
  • 08:00etan: Suziriak, Ikastola Egunari hasiera emateko.
  • 08:00etan: Ginkana, LH3tik gorako ikasleentzat.
  • 11:15ean: Eskolaz kanpoko ekintzen emanaldia: bertsolariak; trikitilariak eta panderojoleak; euskal dantzak; eta dantza garaikidea.
  • 12:00etan: Ekitaldi ofiziala: Lehendakariaren agurra; Periko Sanromari omenaldia; Eskuttun taldeari ikastolaren esker ematea; DBH4ko ikasleei agurra eta ikasleen agurra.
  • Ondoren, eskolaz kanpoko emanaldien jarraipena.
  • 13:30ean: Haurren bazkaria ikastolako pilotalekuan.
  • 14:00etan: Helduen bazkaria ikastolako pilotalekuan. Bitartean, DBH3ko saskien zozketa eta bingoa.
  • 14:30etik aurrera: Makillaje tailerra; jolasak eta tailerrak haurrentzat; gaztelu puzgarriak; eta ohe elastikoak.
  • 16:00etan: Kiki, Koko eta Moko.
  • 18:00etan: Buruhandiak. Ondoren, apar festa (toallak eta uretarako oinetakoak eta jantziak eraman behar dira).
  • 19:00etatik aurrera: ogitartekoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.