Oiartzungo palistak, finaletik tanto batzuetara

Gaur arratsaldean jokatuko dute finalerdietako itzuliko partida, Donostian; joaneko bi partidak irabazi zituzten oiartzuarrek

herriartekoa pala

Txost taldeko palista [Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa].

Abordatzerako prest dira Oiartzungo palistak. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte itzuliko partidak, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Madalensoro obrengatik itxita baitago. Aurretik jarri ziren pasa den asteko partidatan, Lazkaoren kontra: larruzko paletan 24-35 gailendu ziren Antxin Ezkerro eta Orkatz Argote, eta pala motzean justuago irabazi zuten Oinatz Aizpuru eta Jon Irigoienek (39-40). Huts egite larririk ez badago, esku eskura dute finala.
madalensoro obrak

Madalensoro, obretan.

Esku huskako partidetan, final laurdenetan hasiko dira oiartzuarrak. Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatuko dute gaur, telebistako ordutegian (22:00etan). Beasainen kontra nagusitu ziren final zortzirenetan. Honako da gaurko deialdia, bikote titular eta ordezkoekin:
  • Kadeteak: Ekain Sein, Xabier Aburuza eta Mikel Aranburu.
  • Gazteak: Oroitz Sein, Josu Azpirotz eta Ekaitz Salaberria.
  • Nagusiak: Zigor Salaberria, Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.