Energia Azoka, kontsumoa aurrezteko lehenengo klika

Bigarren aldiz ospatzen ari dira Energia Astea; Gamon Zumardian jarritako azokarekin hasi da

energia astea

Eguzkitan kozinatzeko arazorik ez da egon gaur goizean.

Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren aldiz antolatu dute Energia Astea. Gaur hasi da, Gamon Zumardian jarritako Energia Azokarekin. Bertan, etorkizuneko ibilgailu iraunkorragoak ikusteko aukera egon da, baita energia aurreztea helburu duten hainbat gauza ere: eguzki plakak; eguzki izpiekin kozinatzekoa; ur depositoak… 12:00etan Hibaikako kadete eta gazteek watt erronka egin dute, ergometroarekin. Esfortzu handia egin dute, ea nork gehiago sortuko. Esfortzu txikiagoa da, baina, klik batekin aurreztea. Egitaraua Energia Asteari jarraipena emango diote etzi, astelehena. Honakoa izango da aste osoko egitaraua:  
  • Ekainak 4, astelehena: 16:00etan Nola aurreztu energia termikoa eta elektrikoa bizilagun komunitatean hitzaldia Rafa Irastorza Uhin enpresako ingeniariaren eskutik Xenpelar Etxean.
  • Ekainak 5, asteartea: 19:30ean Una verdad muy incomoda: ahora o nunca filma Niessen kulturgunean, doan.
  • Ekainak 6, asteazkena: 11:00etan, 14:30ean, eta 18:00etan  Energia eraginkortasunerako Argitu Tailerra Xenpelar Etxean.
  • Ekainak 7, osteguna: Autokontsumoa posiblea da I. jardunaldia 11:00etatik 14:00etara administrazio publikoko eraikinetan eta industrua sektorean ari direnei begira instalazio fotovoltaikoez arituko dira. 18:00etatik 20:00etara jardunaldi bera norbanakoei eta etxebizitza komunitateei begira.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.