Asisko Urmenetak 'Eusklabo alaiak' aurkeztuko du bihar

Oiartzungo Azmarrin-ek antolatu du hitzaldia, eta aurkezpenaren ondoren, solasaldia egingo dute

asisko oiartzun

Urmenetak komiki liburu berriena aurkeztuko du ostiralean.

Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965) bere komiki libururik berriena aurkeztuko du bihar, ostirala, Oiartzunen: Eusklabo alaiak. Komiki satirikoa da, eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe eleberrian oinarrituta dago. Bidasoa ibaiaren bokaleko Intzura Handia uhartean kokatuta dago, eta Euskal Herrian ikusten dituen hainbat egoerarekin alderatzen du Urmenetak. Oiartzun Azmarrin-ek antolatu du liburu aurkezpenaren ekitaldia, eta komikiari buruzko azalpenak eman ondoren, solasaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.