Estefano eta Juaristi, 22 urte azpiko larruzko paletan txapeldunak

Txosteko bi bikoteren artean jokatu dute finala; Oiarpeko Mikel Aranburuk Gipuzkoako lau t'erdiko kadeteen txapelketa irabazi du

txost estefano juaristi

Estefano eta Juaristi zutik, tartean Txosteko Orkatz Argoterekin [Gipuzkoako Pilota Federazioa].

Txost pilota elkarteko bi bikote elkarren kontra aritu ziren pasa den ostiralean, Altzako frontoian. Estefano eta Juaristi, Txost 1 izenpean, Leonet eta Erkiziaren —Txost 2— kontra aritu ziren, 22 urtez azpiko larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketan. Herriko beste pilota elkarteko kide batek ere jantzi zuen txapela. Oiarpeko Mikel Aranburu kadeteak Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa eskuratu zuen Villabonan, larunbatean. Oiartzabal hernaniarrari 15-22 irabazi zion.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.