Xanistebanetako sokatira txapelketa prestatzeko bigarren saioa, gaur

Xanisteban Eguneko txapelketan aritzeko prestatzen hasi dira Oiartzungo emakumeak; udako igerilekuan geratzen dira, arratsaldez

xanistebanak sokatira neskak 2018

Madalensoron sasoiko egoteko asmoz hasi dira entrenatzen.

37 egun falta dira Xanisteban Egunerako. Egun horretako ekitaldietako nagusietako bat da auzoen arteko sokatira txapelketa, Artaso elkarteak antolatutakoa. Bertan parte hartuko duten emakumeak aste honetan bertan hasi dira entrenatzen, udako igerilekuetako lokalean. Gaur egingo dute bigarren saioa, 19:00etan hasita. Gainontzeko saioak honako egunetan egingo dituzte, toki eta ordu berean: uztailaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 18an, 23an, 25ean eta 30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.