Altzibartarrena izango da festaren monopolioa

Gaur pintxo potea egingo dute, eta puzgarriak egongo dira; bihartik igandera bitarteko ekitaldiak ia kontaezinak dira

altzibarko festak 2018

Apar festa igandean izango da.

Pasa den larunbatean San Joan Sua ospatuta, altzibartartarrek festa giroarekin jarraituko dute datorren asteburuan. Gaur arratsaldean bertan, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, eta festak izanagatik, pintxo potea ostegunera aurreratu dute. Sanpedroak, modu ofizialean, bihar hasiko dira festak. Igandera arte ekitaldi ugari antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa: Gaur, osteguna
  • 18:00etatik 20:00etara: Puzgarriak.
  • 19:30etik 21:30era: Pintxo-potea.
Bihar, ostirala
  • 17:00etan: Streetbasket 3×3 lehiaketa, Agerrealden.
  • 18:00etan: Suziria, txistulariak eta buruhandiak.
  • 18:30ean: Sabel dantza erakustaldia.
  • 20:00etan: Elkarretaratzea.
  • 20:30ean: Afari merienda herrikoia.
  • 21:30ean: Dantzaldia Modestorekin.
  • 23:00etan: Kontzertuak, Unika Alternativa, Speed eta DJ Pablo Akaros taldeekin, Gaztelekuko txosnan.
Etzi, larunbata
  • 10:30ean: Haurren duatloia.
  • 12:00etan: Toka txapelketa.
  • 14:00etan: Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berrin.
  • 16:30ean: Truk txapelketa Esku Garbian.
  • 17:00etan: Pin-pon txapelketa Agerre-alden.
  • 17:00etan: Bidaian ipuin antzeztua, Lur Korta eta Izaskun Mujikarekin.
  • 18:00etan: Danborreroen txupinazoa eta poteoa.
  • 19:30ean: Auzoko danborrada.
  • 00:00etan: Zezen-suzkoa eta DJ Mikeltxi.
  • 00:00etan: Dj Dfunk eta Dj Lek Gaztelekuko txosnan.
Etzidamu, igandea
  • 09:00etan: Diana.
  • 12:00etan: Pintxo txapelketa.
  • 12:00etan: Euskal dantzak eta mutxikoak.
  • 17:30ean: Haur jolasak eta txokolatada.
  • 18:00etan: Aizkolariak (Aratz Mugerza eta Kañamares).
  • 19:00etan: Apar festa, Olalden.
  • 20:00etan: Apalatxeren kontzertu akustikoa.
  • 22:30ean: Bukaerako traka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.