Oiartzungo Turismo Bulegoa astelehenean irekiko dute

Bi hilabetez, egunero irekita egongo da, Oiartzun bisitatu nahi dutenei zerbitzua emateko

oiartzungo turismo bulegoa 2018

Udako denboraldian egongo da irekita.

Oiartzungo Turismo Bulegoak datorren astelehenean, uztailak 2, hasiko du udako denboraldia. Bi hilabetez egongo da irekita, irailaren 2ra arte. Bulegoak Oiartzun bisitatzen dutenei zerbitzua emango die egunero, astelehenetik igandera. Goizez, 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Ohi bezala, Fermiñeneko beheko solairuan izango du bere txokoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.