Euskaraldia prestatzeko bigarren bilera egingo dute

Hilaren 11n izango da bilera; aurreko bileran landutakoari segida eman eta forma ematengo diote, besteak beste

euskaraldia oiartzun bigarren bilera

Ekainaren 15ean egin zuten lehenengo bilera [Oiartzungo Udala].

Azaroa bukaeran eta abendu hasieran Euskaraldia ospatuko da, eta Euskal Herriko hamarnaka udalerrik bat egingo dute. Tartean da Oiartzun, eta lau hilabete falta diren arren, buru belarri ari dira prestaketetan. Datorren asteazkenean (hilak 11) egingo dute bigarren bilera, 19:00etan hasita, Fermiñeneko beheko solairuan. Lantaldeetan banatuko dira, eta lehenengo bilerako proposamenak landuko dituzte. Hori da bileraren helburuetako bat. Bestea, Oiartzungo Hamaikakoa osatzea izango da. Euskararen erabileraren aktibazioa bultzatzeko enbaxadore modukoak izango dira hamaikako hori osatuko dutenak. https://www.youtube.com/watch?v=pBOnZi0c5n0
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.