Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal Ur Zerbitzua Añarberen esku utzi nahi dutela salatu du EH Bilduk

Erabaki ahalmena Lezon egongo ez litzaketela ohartarazi dute; "udalaren baliabide eta zerbitzuak negozioa bihurtzea da helburua", esan dute

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/07/13
lezoko udal ur zerbitzuaLezoko EH Bilduk adierazi duenez, udal gobernuak Udal Ur Zerbitzua Añarbeko Urak mankomunitatearen eskuetan utzi nahi du. “Lezoar guziona den ondarea, eskumena eta erabaki ahalmena beste batzuen eskuetan utzi nahi du”, salatu du koalizioak. Ura eta zerbitzua kalitatezkoa dela aldarrikatu dute, eta isurtzean, ingurumenari ahalik eta kalte txikiena egiteko prestatuta dagoela. Horretarako inbertsio handiak egin direla gogorarazi du EH Bilduk, udalaren bitartez eta Añarberen bitartez. “Añarbeko Urak mankomunitatearen kide da Lezoko Udala, eta inguruko beste Udalekin batera modu mankomunatuan eta elkarlanean egin dira orain arte ere inbertsio handi zenbait. Zenbait zerbitzu ere mankomunitatearen bidez ematen dira dagoeneko ere”, gaineratu dute. “Interes politikoak” Añarbeko Uraken eskuetan utziko balute, erabaki ahalmena Lezotik kanpo egongo litzatekeela salatu dute: “Eta erabakiak Añarbeko gehiengo eta interes politikoen arabera hartuko direla esan nahi du horrek. Lezok berea duen eskumeneko erabakiak beste interes batzuen arabera hartuko dira beraz”. Hainbat galdera plazaratu dituzte, eta udalaren gobernuaren erantzunik jaso ez dutela jakinarazi dute: “Nola ziurtatuko da Lezoko zerbitzuari behar bezalako segimendua egingo zaiola? Nola kudeatuko dira urgentziazko matxurak eta bestelakoak? Nola ziurtatuko da inbertsioak ez direla interes politikoen araberakoak izango? Zein onura ekarri nahi ditu aldaketa honek? Zein azterketa egin dira zerbitzuaren kudeaketa osoa Añarberen eskuetan uztea proposatzeko?”. EH Bilduk esan duenez, erabaki horren ondorioak ez dituzte ezagutzen, eta udaleko langileekin ez dutela gaia landu, ezta lezoarrekin ere. Erabakiaren atzean interes politikoa dagoela uste dute, eta udalaren baliabide eta zerbitzuak batzuen negozio bihurtu nahi dela. Bide hori alde batera uzteko eskatu diote udal gobernuari. “Alderdiaren eta kanpoko interesak alde batetara utzi eta lezoarren zerbitzura aritzeko eskatu behar diogu. Hondakinen bilketarekin eman zuten lehen saltoa, zerbitzua mankomunitatearen esku utzi, aldatu eta lezoarrenak ez diren interesen arabera moldatuaz. Eta argi geratzen ari da, aldaketa hauek ez direla izan ez eraginkorrak, ez merkeagoak eta are gutxiago zerbitzuaren mesedetan”. Ur zerbitzuak bide bera har lezakeela iritzi dute, eta epe luzera ondorio kaltegarriak izan ditzakeela. Zerbitzuaren beharren azterketa bat egitea eskatu dute, eta erabaki ahalmena udalerrian gelditzea nahi dutela azaldu dute. “EH Bildun guztion ondarea ere baden zerbitzu hau gure eskuetan mantentzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.