[Galeria eta bideoa] Itzal gutxi urdin argientzat

Goizeko bazkariaren ostean, urdinez apaindu dituzte kuadrillek herriko kaleak. Julen Mendoza alkateak agurra dantzatu die.

Milaka lagunek atera dute argazkia Maialen, Xanti eta Linerekin.

Kuadrillena da gaurko madalenetako jai eguna. Eguzkiak gogor jo du, eta 1.500 lagun inguruk bilatu dute kosta ahala kosta itzala Lino gunean egin duten bazkari klasikoan; arratsaldean berriz, ehunka lagun batu dira festara, eta herriko kale esanguratsuenetatik poteoa egin dute. Alboan, DJ Bull eta DJ Txankleta, egun zoragarria musikaz girotzen. Urdin argiz apaindu dute erdigunea. Poteoaren ostean, argazki masiboa atera dute herriko bizilagun handienekin: Xanti eta Maialen. Azken urteotan Julen Mendoza alkateak agurra dantzatu izan die kuadrillei, baina aurten kuadrillek dantzatu diote. Ikusi bideoa: Kuadrillen Egunak ez du etenik, luze joko du ziur. Bada oraindik zer ospatu Errenteria-Oreretan. Hona, HITZAk arratsaldeko poteoan eta herriko plazan bildutako zenbait irudi:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.