Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gaur bete dira 82 urte faxistek Oiartzun hartu zutela

Oiartzun
Gizartea

Orduko zinegotzi abertzaleak atxilotu zituzten, baita batzuk fusilatu ere; haien omenezko kartela jarri dute udaletxeko balkoian

2018/07/27
Erik Gartzia Erik Gartzia
oiartzungo udalbatza 1936

Udaletxeko balkoitik eskegi dute kartela.

Gaur, uztailak 27, bete dira Alfonso Beorlegi koronela buru zuten tropa faxistek Oiartzun hartu zutela. Lau egun lehenago, Arraskularretik sartu ziren Oiartzunera, eta Goikoetxen jarri zuten kanpalekua. Errepublikazaleek, Altzibartik, eutsi egin zieten. Erresistentziak lau egun besterik ez zuen iraun. Izan ere, 1936ko uztailaren 27an Ortiz de Zarateren tropak iritsi ziren Ergoiendik, eta denek batera herria hartu zuten. Egun horretan, Feliziano Beldarrain alkate abertzalea eta beste zazpi zinegotzi atxilotu zituzten: Leontzio Aranburu Agirre; Manuel Irigoien Mitxelena; Segundo Berrondo Retegi; Jeronimo Ugaldebere Labandibar; Esteban Goienetxe Arozena; Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignazio Odriozola Oiartzabal. Iruñeko Ezkaba mendiko gotorlekuan espetxeratu zituzten, eta Aranburu eta Irigoien fusilatu zituzten, baita Berrondoren semea ere, aita etxean aurkitu ez zutenean.
1936ko gerra

Erreketeak eta faxistak Oiartzunera bidean.

Haien omenez, kartel bat jarri dute udaletxean, eta egun osoa egongo da bertako balkoi nagusitik zintzilik. Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzearen bermea eskatu dute. Beldarrainen hitzak Udalak eta Kattin Txiki elkarteak oroitarazi dituzte errepresaliatutako udalbatzako kideak. Oroimen historikoa lantzen duen elkarteak, gainera, Feliziano Beldarrainek 1933ko maiatzaren 10ean, alkate kargua hartu zuenean, esandako hitzak helarazi ditu (orduko grafian daude):
Er?itar bat Alkate izatea, eriko seme bat Alkatetzarako aukeratua izatia gauza eder?a da, gauz goragar?ia da. Zuen iritzia, ala izango da noski. Neria ere bai. Beragatik, asiera onak eskatzen duen bezela, Denari esker?ak ematen dizkitzutek.Badakizute, nere Alkatetza eta ni naizen guzia, zeuden mendean jartzen detala, edozein gauza bidean egiteko. Orain bi itz besterik ez ; Orain dela ogei urte izan du ziran Oiartzunen azkeneko autoeskundiak ( eleccioak). Urte oietan , Oiartzuarak gutxi seiatu dira er?iko agintariari laguntzen. Oiartzun,en Udalak (Ayuntamentuak) bakardadian bezela bizitu dira. ¿ Zergatik? Er?iaren borondatez , zuzen zuzen aukeratuak izandu etziralako . Articulo 29 dalako oiekin izentatuak izan ziralako. Ez det uste, emendik aur?era , or?elakorik gertatuko danik. Oiartzunen, Oiartzuar?aren artian , Euzkadiko beste er?i askotan bezela , er?iketa edo poli?tika’ ren indar?ez sortu da, pixtu da, nai aundi bat, gogo aundi bat, beren iritziarekin eta beren jakinduriakin, er?iko Udalari laguntzeko. Naia ori, gogua ori, garbi garbi agertzen da Oiartzun’go batzar edo elkartasunetan. Izan ere, batzar oien bidez, elkartasun oien bidez, agintarien mailera igo gera; Udalerako aukeratuak izandu gera, beragatik, bear?ezkoa da guretzak batzar oyen, elkartasun oyen, Oiartzuar?aren iritziak jaso , ikusi, ikasi, aintzakotzat artu, eta alegin?ean betetzen seiatzea, egiten seiatzea. Orain, Aramburu’ tar Leonzio jaunaren asmo bat jaso eta esken?i bear dizutet. Gure eginkizunak ongi egiteko, zuzen betetzeko, zerurontz begiratu bear degu, Jaingoikoari laguntza eskatuaz asi bear degu. Madrid’ko agintariak, galazi egiten digute Elizara, Udala bezela joatia, ban?o banaka, denak bildu gin?azke Elizan, Meza Donea entzunaz, argitasuna Jaunari eskatzeko. Ia ba , Oiartzuar?ak, batak eta bestiak, gor?otuak eta zitalkeriyak alde batera utzi, ta anaitasun eder?ean denak Oiartzun alde lan egiten saiatzen geran. Jaungoikuak eta legezarak, orixen agintzen digute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.