Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Osasun Pastoralaren lanak merezitako aitortza jaso du kultur ekitaldian

Mugarri eta Oiartzun urtekaria aurkeztu dituzte, kartel txapelketako sariak banatu eta erraketistei buruzko erakusketa ireki dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/08/01
osasun pastorala

Osasun Pastoralako kideek oroigarria jaso dute.

Abuztuak gaur hasi du bere bidea, eta horrek gauza bat esan nahi du: Oiartzunen kultur ekitaldia egiteko eguna dela. Urteroko legeari hutsik egin gabe, udaletxeko pleno aretoa jendez lepo bete da, ekitaldia jarraitzeko. Ioritz Aizpuru eta Josune Cousillas zinegotziak egin dituzte saioaren gidari lanak, eta Jexux Leonet alkateari pasa diote hitza lehenik eta behin. Leonetek Oiartzun herri aktiboa eta kulturalki aberatsa dela nabarmendu du. Kulturaren munduan urte honetan egindakoari errepaso txiki bat eman dio. Aintzane Galardi eta Antton Kazabon idazleak zoriondu ditu, baita Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariak ere Hizkuntzari dagokionez, Paeta zaharrak erantzun mahai jokoa eta Redadeg-i egindako ekarpena ez ditu ahaztu. Aurtengo xanistebanetako omenduentzako hitzak izan ditu baita ere: Arraguako Aldeguna elkartea —50 urte bete ditu—, herriko mugimendu feminista eta Osasun Pastorala. Azken horiei dagokienez, isil-isilik egiten duten lana goraipatu du, beste batzuen bizitza eramangarriagoa izan dadin. Xanistebanetako Jai Batzodeak hilabeteetan egindako lana txalotu du, eta festetan egon ezin daitezkeenak gogoratu ditu. Bukatzeko, ohiko formula erabili du: “Ongi pasa ala ongi pasa”. Urtekaria eta Mugarri Jarraian, Oiartzun urtekaria aurkeztu dute. Aurtengoa 48. zenbakia da, eta argitalpena balioetsi du Cousillasek: “Erraz esaten da 48 dituela. Ezagutu ez ditugun garaien lekuko ona da, eta erakusten du Oiartzunen zein potentzial daukagun”. Aurtengo Mugarri 25.a da, eta Antton Kazabon, Anton Mendizabal eta Joxe Mari Mitxelena oiartzuarrek eta Joxe Mari Unsain altzotarrak ondu dute. Pilotasorotik Madalensorora izena jarri diote, eta pilota du ardatz. Unsainek azaldu duenez, kirol horren diagnosia egin dute, historia arakatuz eta egungo egoera zein den azaleraziz. Gainera, etorkizunerako bidea marraztu dutela gaineratu du. Eta baikor dira: “Sendotasuna badu pilotak. Egungo erakundeei tokatzen zaie etorkizuna bermatzea”. Horrez gain, udazkenean aurkezpen zabalago bat iragarri du Antton Kazabonek, eta dagokion pilota festibala izango duela. Pilotarekin jarraituz, erraketistei buruzko erakusketa inauguratu dute. Erraketistak Lehena eta Oraina elkarteko Jon Juanesek bideo bat aurkeztu du, erraketisten jokaldi batzuekin. 1917an profesionalizatu ziren erraketistak. Aitzindari izan ziren, eta 1980 urtera arte antolatu zituzten partidak. Egun, ordea, ia ezezagunak dira. Juanesek galdera bat egin du: “Nola da posible horrelako kultura bat izanda, ez dagoen berreskuratzeko aukerarik?”. Bizipoza, aitortua Xanistebanetako kartel lehiaketan irabazle izan direnek beren sariak jaso dituzte, eta ondoren Osasun Pastorala taldekoak omendu dituzte. Orain dela 21 urte sortu zuten taldea, eta Petra Lekuonako egoiliarrak bisitatzen dituzte, bizipoza eramateko. Hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtean zehar: bingoa, bi astean behin; danborrada; sanferminak; zaharren astea irailean; etxeetara bisitak… Cousillasek euren baloreak nabarmendu ditu, Oiartzungo komunitatearenak direla esanez, eta eskerrak eman dizkiete. Taldearen izenean, Koro Labandibarrek hartu du hitza, alkatearen eskutik oroigarria jaso ondoren. Aitortza jasoko zutela esan zietenean harritu zirela esan du Labandibarrek, baina sentsazio horretatik pozera pasatu zirela. “Gure herriko udalak omenaldia eskaintzea oso pozgarria da. Hemen gaude senide, lagun eta abarrez inguratuta. Esker hitzak besterik ez ditugu”, adierazi du Labandibarrek. Taldetik pasatakoak gogoratu ditu, baita hil direnak ere. “Inoiz jasotzea espero ez genuen omenaldia da gaurkoa. Egun hau gurekin gordeko dugu betirako”, bukatu du Osasun Pastoralako kideak. Ekitaldia ixteko, Olarri dantza taldeko Aiora Etxebestek eta Ekain Susperregik Ohorezko kontrapasa dantzatu diete. Ondoren, protagonista izan diren guztiek familia argazkia atera dute. Eta bihar, xanistebanak.
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2018
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.