Urbanizazio lanak martxa onean doaz, eta etxea bera ere hasi dira dagoeneko eraikitzen.
Emakumeen Etxea agintaldia amaitu aurretik izango da errealitatea.
Joan den maiatzean
Emakumeen Etxea egiteko lanak hasi zituen udalak. Zehazki, Onbide inguruko kaleen urbanizazioa egiteko lanak hasi zituen, eta horiek urrira arte irautea aurreikusi zuen udalak. Urbanizazio lanak martxa onean doaz, eta etxea bera ere hasi dira dagoeneko eraikitzen. Ilusioz betetako proiektua josi dute Emakumeen Etxea egi bihurtzeko lanean ari diren emakume talde, norbanako eta talde feministek udalarekin batera.
Guztiek elkarlanean adostu dute, zer, nola eta zertarako behar duen etxe horrek, eta dagoeneko,oinarria badu, oinarri sendoa, gainera, Txirrita Parkean herriko emakumeentzat konplizitaterako, ahalduntzerako, gizarte eredu parekideen sorkuntzarako habia izango den etxeak.