Oiartzungo Zinemaldean berreraikiko dute 'Aupa Etxebeste' grabatzeko erabili zuten etxea
‘Aupa Etxebeste’ren errodajea San Pedron; bertan bizi dira Esnal eta Altuna.
Galtza bete lan dabiltza azkenaldian Telmo Esnal eta Asier Altuna zine zuzendariak. Gaur ekin diote
Agur Etxebeste filmaren grabaketari, eta sei aste iraungo du filmaketak. Film berria
Aupa Etxebeste-ren jarraipena da eta lehen film hartan aritu zen lantalde tekniko eta artistiko berbera ariko da Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean oraingoan. Datorren urtean estreinatuko dute lan berria.
Kaleko irudi gehienak Bergaran grabatuko dituzte, eta Etxebestetarren etxea, oraingoan, Oiartzungo Zinealdean berreraikiko dute. Horrez gain, Hondarribian, Zarautzen eta Irunen grabatuko dute, besteak beste.
Euskarazko pelikularik ikusiena
Aupa Etxebeste mugarria izan zen euskarazko zinemaren industrian. 2005. urteko filma, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta 11 astez egon zen pantaila handian. Ordutik soilik
Handiak lortu du haren ikusle kopurua gainditzea.
Pelikula berri honetan, lehen hartan bezala, pertsonaien arteko harremanak oinarri hartuta, zinema ona eta umorezkoa agindu dute zuzendariek.
Telmoren ‘Dantza’ Zinemaldian
Errodaje lanekin, Telmo Esnalek, beste hainbat egiteko uztartu beharko ditu datozen egunotan, izan ere,
Dantza, berak zuzendutako azken film luzea, Donostiako Zinemaldian aurkeztuko baitu, Sail Ofizialean, emanaldi berezietan.
Esnalek bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat eraiki du, dantzaren bidez kontatua. Esnalek Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregiren laguntza izan du filma ontzeko.