Berritasunak haur eta gazteentzako ikastaroetan

Hip-hop ikastaroa eskainiko dute lehenbizikoz

Brodas Bros dantza taldeko kideak.

Pasaiako Udalak prest du urtero haur, nerabe eta gazteentzat antolatzen dituen ikastaroen eskaintza. Berritasunak badira tartean, besteak beste, nerabeentzako hip-hop ikastaroa edota gazteentzako argazkilaritza digitala. Ikasturteari urriaren 8an ekingo diote eta matrikula epea irailaren 17an ireki eta urriaren 5era bitartean egongo da zabalik. Ikastaroak adin tartearen arabera antolatuta daude, eta guztiak bederatzi hilabetekoak dira, hau da, ikasturte osokoak. Plaza-kopurua mugatua da eta matrikularen prezioa haurrentzat eta nerabeentzat 53,50 eurokoa da eta gazteentzat 62,50 eurokoa. Informazio gehiago HAZ bulegoetan edota udalaren webgunean lor daiteke. 6-11 urte arteko haurrentzako ikastaroak:
  • Patchwork: Forma eta kolore desberdinetako oihalak josiz askotariko apaingarriak egiteko ikastaroa.
  • Marrazketa, buztina eta pintura
  • Eskulanak: Askotariko gauzak sortzeko egiteko ikastaroa:ispilu zatiekin egindako kaxak eta koadroak, kamiseten eta zapatilen diseinua, goma-ebaz egindako figurak, koloretako hareekin koadroak eta botilak, eztainua bozeltzea,…
12-16 urte arteko nerabeentzako ikastaroak:
  • Manga komikiak eta ilustrazioa
  • Hip-hopa: adierazpen librea  hip-hop dantzaren bitartez. Ikastaro hau Antxoko Gazteleku berrian egingo da, ostegunetan.
  • Marrazketa, buztina eta pintura
16 urtetik aurrerako gazteentzako ikastaroak:
  • Marrazketa eta pintura: Ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena.
  • Argazkilaritzako ikastaroa: Zure kamara ezagutu eta errendimendua ateratzeko, argazkiak deskargatu eta ordenagailuan lantzeko, erretratuak, gauez  argazkiak egiteko teknikak, paisaiak, makro argazkiak, time-lapseak, …egiteko ikastaroa. Antxoko Gazteleku berrian egingo da, astearteetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.