Herrera eta Trintxerpe lotuko dituen igarobidea jarri dute

Bide berria oinezko eta txirrindularientzat izango da

igarobidea, biziberritzea

Lanak bukatzean oinezko, txirrindulari eta kamioiek ez dute bide konpartitu beharko.

Oraindik ez dago erabilgarri baina bai ikusgarri. Lehengo asteburuan kokatu dute aurrerantzean Herrera eta Trintxerpe lotuko dituen igarobidea. Oinezko eta txirrindularientzat izango da pasabide berria, modu honetan  portura joan-etorrian dabiltzan kamioien trafikoa eta pertsonena bereiziz. Oinezkoen igarobidea egokitzeko lanak Eusko Trenbide Sareak finantzatuko ditu eta 3,5 milioi euro inguruko aurrekontua dute. 28 metro luze eta zortzi metro zabal ditu kokatu berri duten altzairuzko egitura eta zertxobait malkarra da. Igarobide berria Herrera eta Intxaurrondo lotzen dituen bidegorriarekin lotuko dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.