1958ko kintoen bazkaria, irailaren 29an

Irailaren 29an egingo dute 1958ko kintoek bazkaria, Txikierdi Berri jatetxean. Izena emateko epea irailaren 15era artekoa da.

txikierdi

Txikierdi Berri jatetxean egingo dute bazkaria.

Aurten 60 urte bete dituzten edo betetzear dauden oiartzuarrek bazkaria egingo dute irailaren 29an Txikierdi Berri jatetxean. Oiartzunen jaio edo bizi direnentzat dago zabalik deialdia. Bazkariaren ondoren, dantzaldia izango dute eguna ganoraz ospatzeko. “Animatu, beti ez dira 60 urte betetzen”, esan dute antolatzaileek. Aldez aurretik eman behar dute izena bertan izan nahi duten 1958ko kintoek. Hori egiteko epe muga irailaren 15a da. Hala, 2095 5001 09 1073030586 kontu korronte zenbakian (Kutxabank) 60 euro sartu behar dituzte kintoen festan izan nahi dutenek. Antolatzaileek harremanetarako hainbat posta elektroniko helbide eta telefono zenbaki jarri nahi dituzte xehetasun gehiago nahi dituztenentzat. Honakoak dira:
  • Telefono zenbakia: 646 711 972. Posta elektronikoa, hemen sakatuz.
  • Telefono zenbakia: 685 708 855. Posta elektronikoa, hemen sakatuz.
  • Telefono zenbakia: 651 706 881. Posta elektronikoa, hemen sakatuz.
  • Telefono zenbakia: 635 207 289. Posta elektronikoa, hemen sakatuz.
  • Telefono zenbakia: 670 407 601. Posta elektronikoa, hemen sakatuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.