Aritz Bagues txirrindularia bikain Espainiako itzuliaren laugarren etapan

Espainiako Itzuliaren laugarren etapan 11. sailkatu da errenteriarra.

aritz bagues txirrindularia

Aritz Bagues.

Aritz Bagues Kalparsoro Euskadi-Murias taldeko txirrindulari errenteriarra bikain aritu zen atzo jokatutako Espainiako Itzuliko laugarren etapan. Bagues 11. sailkatu zen  Malagako Velez (Andaluzia, Espainia) eta Granadako Alfacar (Andaluzia, Espainia) herriak lotu zituen 161,4 kilometroko etapan. Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak ihes egin zuen Luis Angel Mate, Pierre Rolland, Ben Gastauer, Jelle Wallays, Nikita Stalnov, Benjamin King, Boom eta Oscar Cabedorekin batera. Jardunaldi bikaina errenteriarrarena. Sailkapen orokorrean, 65. da errenteriarra, bere taldea berriz, Euskadi-Murias 14. da sailkapen orokorrean. Aritz Bagues apirilean elkarrizketatu zuen HITZA-k.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.