[Bideoa] Sergio Zurutuza musikagile pasaitarra saritu dute

Kaliforniako Akademia Awards-ek saritu du, Munduko Musikak atalean

Sergio Zurutuza musikagile pasaitarraren Jaio/Nacer diskoa saritu dute Los Angelesen.  Akademia Awards-ek saritu du, Munduko Musiken atalean, Abuztuko Artista Berezia sariarekin. Zurutuza sanpedrotarrak Tirri Tarrarekin hasi zuen bere ibilbide musikala. Fanfarrearen soinu teknikaria eta produktore ohia, bere konposizioetan beti musika klasikoa eta rock musika uztartu ohi ditu. Iaz argitaratu zuen Jaio albumean rock sinfonikoa da nagusi, iaz HITZAri emandako elkarrizketan adierazitakoaren arabera.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.