Egokitutako kulunka jarri dute Aralar parkean

Aralar parkean jarri duten kulunka edo zabua abuztu hasieratik erabil daiteke. Aniztasun funtzionala duten haurrei begirakoa da berritasuna.

lezo.kulunka.egokitua

Aralar parkeko kulunka egokitua.

Aralar parkean egokitutako kulunka edo zabua jarri du Lezoko Udalak. Abuztu hasieratik dago erabilgarri. Aniztasun funtzionala duten pertsonek, beraz, herriko parke horretan jolas egiteko aukera dute. Udalak esan duenez, pertsona guztien aisialdirako eskubidea bermatzea da euren asmoa, herria euren beharretara egokituz, “oraingoan aniztasun funtzionala duten aisialdia bermatu nahi izan da, herritar guztien arteko aukera berdintasuna arlo guztietan bultzatuz”. Lezoko Udaletik jakinarazi dute, aurretik ere hainbat hobekuntza egin dituztela haurrentzako aisia guneetan azken urteetan, besteak beste, parkeak berrituz edo hobekuntza lanak eginez. Besteak beste, ondoko eremuetan egin dituzte lanak: Sagardiandia, Lopene, Zubitxo, Polentzarrene, Euskal Herria eta Altamira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.