Hildako emakumearen familiari elkartasuna helarazi eta indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Gaurko (hilak 30) deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.
Senarrak erail duen
Uharteko emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du gaurko eskualdeko mugimendu feministak. 19:30ean da, elkarretaratzea, Errenteria-Oreretako Niessen merkataritza gunean, eta eskualdeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bere egin dute deialdia.
“Jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula” esan dute. “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte, eta herritarrak lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, gaineratu dute.
Bide batez, hildako emakumearen familiari elkartasuna helarazi diote.