Herriko bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo hasiko dute denboraldia

Oiartzunen jokatuko duen talde bakarra Emakumeen Euskal Ligakoa izango da; bihar ariko dira Karla Lekuonan, Hernaniren kontra

revellin oiairtzun

Oiartzun eta Atletico Revellinek 2012ko apirilaren 28an jokatu zuten azkeneko aldiz elkarren kontra, Bigarren Mailan baita ere.

Iraila iritsi da, eta horrekin batera, Oiartzungo kirol taldeek denboraldia hasiko dute. Hala izango da Oiartzun Kirol Elkarteko hiru talderen kasua. Mutilen futbol talde nagusia izango da jokatzen lehena, Eibarren. Oiartzunen partidaren bat ikusi nahi duenak, bihar arratsaldean Karla Lekuonako zelai txikira hurbildu beharko du, nesken bigarren taldearen norgehiagoka ikusteko. Lehen taldeak, berriz, Errioxako hiriburuan jokatuko du, igo berri den Atletico Revellinen kontra aritzeko.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Atletico Revellin-Oiartzun: etzi, 12:00etan, Logroñoko Prado Viejo zelaian.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Eibar-Oiartzun: bihar, 12:30ean, Unbeko futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Hernani: bihar, 18:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.