Udako igerilekua hiru hilabete eta egun batez egongo da irekita; igande arratsaldean egingo duten festa batekin itxiko dute denboraldia
Piszinarekin gozatzeko azkeneko egunak izango dira aste honetakoak.
Uda bukaerara iristen ari da, eta horrekin batera, herriko igerileku irekiaren denboraldiarena. Datorren larunbatean (hilak 15) itxiko dute igerilekua. Igerilekuzaleen pena goxatze aldera, festa txiki bat antolatu dute itxiera egunerako.
Uretako puzgarriak, txokolate jatea edo pintxo potea eskainiko dituzte aurten, azkeneko aldiz, aire librean bainu bat hartu nahi dutenentzako. Itxiera festa hori 17:00etan hasiko da. Eguraldi txarra eginez gero, Elorsoro kiroldegiko igerilekuan ospatuko dute festa hori.