Gurutzen edo Beheko Plazan, pilota partidak aukeran

Bote Luzeko txapelketako partidak jokatuko dituzte Madalensoron; Gurutze auzoko festen barruan esku huskako norgehiagokak jokatuko dituzte

bote luzea oiartzun

Beheko Plazan jokatuko dute asteburu honetan ere.

Aste honetan, bi diziplinetako partidak ikusteko aukera egongo da Oiartzunen. Alde batetik, Gurutze auzoko festen barruan, esku huskako partidak jokatuko dituzte. Igande goizean, 11:30ean hasita, Oiarpeko Salaberria eta Azpiroz Etxabe eta Etxeberriaren kontra ariko dira [klubeko pilotarien gainontzeko partidak ikusteko, sakatu hemen]. Bestalde, larunbat goizean, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako III. ekitaldiko bigarren jardunaldia jokatuko dute. Beheko Plazan ariko dira, 10:30ean eta 12:00etan. Honakoa izango da jardunaldiko kartelera:

A MULTZOA

  • Larunbata 15, 10:30ean, Itsasun, Elizondoko Plazan: Iparralde III (Itsasu-Lapurdi) / Bizkaia.
  • Larunbata 15, 10:30ean, Oiartzunen, Beheko plazan: Gipuzkoa Bat / Iparralde II (Sara).

B MULTZOA

  • Larunbata 15, 12:00etan, Oiartzungo Beheko Plazan: Nafarroa / Gipuzkoa Bi.
  • Igandea 16, goizeko 11tan, Senpereko Plazan: Iparralde I (Senpere) / Iparralde IV (Donapaleu).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.