Giro paregabean ospatu dute zazpigarren Bide Berdearen Eguna

Berrehun bat elkartu dira Arditurrin, igande goizean; horietako gehienak bizikletan hurbildu ziren meatze izan zenaren ingurura

vii. arditurriko bide berdearen eguna

130 bat lagun hurbildu ziren bizikletan.

Atzo goizean zazpigarren aldiz ospatu zuten Arditurriko Bide Berdearen Eguna. Bizikleta martxetan 80 bat lagun hurbildu ziren, eta 40-60 bere kabuz joan zirenak. Guztira, Arditurrin prestatuta zeuden ekitaldietan 200 lagun elkartu ziren, parketxeak jakinarazi duenez. Segway-etan “oso ongi” pasatu zutela adierazi dute, eta trial erakustaldiak ere arrakasta izan zuen bertaratu ziren familien artean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.