Euskara ikasten ari direnek beka jasotzeko aukera izango dute

Oiartzungo Udalak euskaltegi homologatuetako gastuen %70era arte finantza dezake hainbat baldintza beteta

beka euskaltegia oiartzun

Sagastui, Ballesteros eta Azpiroz.

Oiartzungo euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK) edo herrian ez dauden aukerak beste euskaltegi homologaturen batean ikasten duten oiartzuarrek Oiartzungo Udalaren beka jasotzeko aukera dute. Beka laguntzen barruan sartuko dira herrian antolatzen diren beste euskara eskola batzuk: AISA, ostalari eta merkatarientzako eskolak… Beka sistema horren bitartez, ikasleek %70era arteko finantzazioa lor dezakete. Intxixuko ikasleei, gainera, matrikularen erdia aurreratzen die udalak. Euskara zinegotzi Ioritz Aizpuruk eta Intxixu AEK-ko Saioa Ballesteros eta Yurima Sagastui kideek oiartzuarrak animatu dituzte euskara ikastera edo beren maila hobetzera. Udalak erraztasunak eman nahi ditu euskara ikasteko bidean. Informazioa Euskara Saila
  • Helbidea: Aialde kalea 2, beheko solairua, Fermiñene etxea.
  • E-posta helbidea.
  • Telefono zenbakia: 943 49 38 42.
Intxixu AEK
  • Helbidea: Aialde kalea 2, Fermiñene etxea.
  • E-posta helbidea.
  • Telefono zenbakia: 943 49 39 57.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.