[GALERIA] Errenteriak une honetan bizi duena ez da makala
Bigarren eguna du Atlantikaldiak eta giroa ez da moteldu. Zirimiria hasi duen arren jende ugari hurbildu da gaurko ekintzetara, eta gehiago ari da etortzen.
Bigarren eguna du Atlantikaldiak eta giroa ez da moteldu. Zirimiria hasi duen arren jende ugari hurbildu da gaurko ekintzetara, eta gehiago ari da etortzen. Zirku tailerra, henna tatuajeak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak, graffiti tailerra, DJ tailerra, sagardo dastaketa, abesbatza eta hainbat kontzertu. Hori da gaur arratsaldean Errenterian bizi dena, haietako batzuek oraindik jarraitzen dute eta beste hainbeste ekintza daude iristear. Tartean La Basu rapealari bizkaitarra eta 47Soul Ekialde Hurbildeko musika taldeak batera emango duten kontzertua entseatzen harrapatu ditu HITZAk. Baita Esne Beltza eta hark gauean izango dituen hamaika gonbidatuetako batzuk. Itsasargi Nagusian ematen diren kontzertuak bakarrak eta errepikaezinak dira. Gaurkoz geratzen dena hauxe da: -20:00. Urak dakarrena. Errenteriako abesbatzaren kontzertua Basilikan. -20:00. 47Soul + La Basu Itsasargi Nagusian. -21:30. Aiace Herriko Plazan. -22:30. Esne Beltza + familia HITZAk arratsaldeko irudiak hartu ditu eta jaialdiak