Areto futboleko Oiartzunek indartsu hasi du kopako ibilbidea

Goierri taldea txikitu du Oiartzunek, kanporaketetako lehenengo partidan; futbol talde nagusiak eskas ari dira denboraldi hasieran

oiartzun-areto-futbola-2018

Areto futboleko Oiartzunek jipoi ederra eman zion Goierriri.

Areto futboleko Oiartzun Kirol Elkarteak oso indartsu hasi du Gipuzkoako Kopako ibilbidea. Goierri taldearen kantxatik —Zumarragan— haize erauntsi bat balitz bezala pasatu ziren oiartzuarrak: hamazazpi gol sartu zituzten. Futbol talde nagusiek, berriz, pattal antzean hasi dute denboraldia. Hiru jardunaldi jokatu dituzte, eta neskek ez dute punturik lortu orain arte. Mutilek hiru puntu daramate. Bestalde, Saskilagunek galtzen hasi dute denboraldia, etxetik kanpo.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Osasuna-Oiartzun: 4-0.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Amaikak Bat-Oiartzun: 4-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Erandioko Betiko Neskak: 1-1.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Oiartzun B-Orereta Kafea: 4-1.
Emakumeen Gorengo Maila
  • Oiartzun-Hernani: 3-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa
  • Goierri-Oiartzun: 0-17.
  • Power Rangers-Ataun Troskaeta: bertan behera.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Astigarragako Mundarro-Oiartzungo Saskilagunak: 54-39.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.