Lorena Ventoso, Aratz Ziganda eta Joseba Otxoa saritu dituzte.
Publikoaren gustukoena, hauxe, ‘Gaupaseroak’, Gorka Otxoarena.
Sanpedroetarako antolatu, eta San Pedro Txiki festetan erabakia ezagutzera eman. Hala funtzionatzen du hiru urtetik hona Antxeta elkarteak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatzen duten festetako argazki lehiaketak.
Asteburuan ospatu dituzte
San Pedro Txikiak, handi, eta asteburuan aurtengo argazki lehiaketako irabazleak ezagutzera eman. Helduen kategorian Lorena Ventosoren argazki bat saritu dute,
Hau baita giroa izenburukoa
; Gazteen Mailan Aratz Zigandak irabazi du
Globoak behera argazkiarekin, eta, azkenik, Ikuslegoaren Saria, Joseba Otxoarentzat izan da
Gaupaseroak argazkiarengatik.