Hamar puntu aztertuko dituzte ikasturteko lehen plenoan

Asteazken arratsaldean elkartuko da Oiartzungo Udalbatza, irailari dagokion ohiko plenoa egiteko

plenoa oiartzun iraila 2018

Asteazken arratsaldean elkartuko dira, abuztuko oporraldiaren ondoren.

Oiartzungo Udalbatza bihar arratsaldean elkartuko da, iraileko ohiko plenoa egiteko. Hamar puntu jorratuko dituzte, 19:00etatik aurrera. Honakoa izango da gai zerrenda:
  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2019 urteko Udal Zerga Ordenantzaren aldaketen hasierako onarpena.
  3. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren arautegiaren behin behineko onarpena.
  4. Udalak ematen dituen diru laguntzak arautzeko udal Ordenantzaren behin behineko onarpena.
  5. Ugaldetxo auzoko UGA-1 eremuan, Oiartzun ibaiaren gainean pasabidea eraikitzeko egitasmoa gauzatzeko zoruaren aurretiazko okupazio-aktaren zuzenketa.
  6. Udal kirol instalazioen prezioak kudeatzeko irizpideen onarpena.
  7. Aurreko urteetako hainbat eskubide ekonomiko baliogabetzea.
  8. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.