Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Indarkeriaren aurkako neurrien hutsuneak" salatu ditu mugimendu feministak

Hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Antxon eta Trintxerpen

olatz mitxelena
Pasaia
2018/09/28

Trintxerpen hilotzen siluetak margotu zituzten espaloian, azken biktimak gogoan.

Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Antxon, mugimendu feministak deituta, eta gauza bera Trintxerpen, indarkeria matxistak azken astean hildakoak gogoan. Matxismoak berriz hil gaitu eta El machismo mata, hildako gehiagorik ez lemapean irten ziren herritarrak kalera, “amorruz, tristuraz, nekez…esatera nahikoa dela, sistema honek hiltzen gaituela”. Euskal Herrian indarkeria matxistak hiltzen duen seigarren emakumea da Bilbokoa. Antxoko elkarretaratzean, Bilboko hilketak indarkeria matxistaren kontrako neurrien hutsuneak agerian utzi dituela salatu zuten mugimendu feministaren ordezkariek. Bikotekidearen kontrako salaketa jarria zuen biktimak Bilboko udaltzaingoan, baina horrek ez zuen ekarri babes neurririk. “Maguettek aurre egin behar izan zion, bai sistema patriarkalaren indarkeria matxistari, bai sistema kolonial eta arrazista honen indarkeri instituzionalari”. Mezu berean emakumeen aurkako biolentziak mugarik ez duela nabarmendu zuten, indarkeria matxista bestelako biolentzi ardatz batzuekin elkarlotzen dela salatuz, arrazismoa edota klasea kasu. “Ez dira modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; gure sistemaren muinean erreproduzitzen den indarkeria da: kultura aparatuan, komunikabideetan, estatuan, lan merkatuan, familian edota hezkuntza sisteman”, gaineratu zuten, eta gai honi irtenbidea bilatzeko ardura pertsonal eta kolektiboa eskatu zieten”agente sozial, politiko, eta instituzionalei”. “Apustu ausartak eta neurri sakonak eskatu zituzten”. Azkenik, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren izenean autodefentsa feministarako deia zabaldu zuten, “gure bizitzak direlako jokoan daudenak”. “Feministok erantzuteko prest gaude” iragarri zuten, “martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan, denak aske izan arte”. Errenteria-Oreretan ere egin zen elkarretaratzean, eta eskualdeko lau udalek bere egin dituzte deialdiak eta mugimendu feministaren salaketak.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.