Honbuko lau kirolari Kenpoko Espainiako Kopan lehiatuko dira

Larunbatean jokatuko dute Espainiako Kopa, Madrilen; txapelketa garrantzitsua da, bertatik aterako baita munduko kopan ariko den Espainiako selekzioa

kenpo espainiako kopa

Oiartzuarrak prest dira Euskadiko selekzioaren koloreak defendatzeko.

Oiartzungo Honbu elkarteko kirolariek bide arrakastatsua urratzen jarraitzen dute. Datorren larunbatean —hilak 6— Kenpoko Espainiako Kopa jokatuko da Madrilen, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan. Oiartzungo klubeko lau borrokalarik hartuko dute parte bertan: Aritz Valderramak, Lander Hernandezek, Jesus Fernandezek eta Alain Isasak. Azken hori Euskadiko selekzioaren kapitaina izango da, gainera. Espainiako estatuko hainbat selekzio indartsu izango dira txapelketan: Madril, Katalunia, Andaluzia, Galizia… Honbu elkarteak azaldu dutenez, txapelketa oso garrantzitsua izango da asteburukoa. Izan ere, bertan egingo da munduko kopara joateko hautaketa; onenek Espainiako selekzioa osatuko dute. Aurtengo munduko txapelketan, Alain Isasa bikain aritu da, zilarrezko domina lortu baitzuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.