Areto futbolean, hirutik hiru

Oiartzungo areto futboleko hiru taldeek garaipena eskuratu dute asteburuan; futbolean mutilen taldeek ere hiru puntu poltsikoratu dituzte

miren taberna

MIren Tabernakoek ongi gorde zuten beren atzealdea, eta arerioena 21 [hogeitabat!] aldiz zulatu.

Asteburu ona izan da herriko areto futboleko taldeentzat. Miren Tabernak gol uholdea sortu zuen Elorsoroko kantxan, eta Oiartzun Kirol Elkarteak porrota ezagutu gabe jarraitzen du. Power Rangersek, berriz, garaipenarekin debutatu zuen ligan. Futbolari dagokionez, mutilak izan ziren txanponaren aurkia, eta neskak ifrentzua. Saskibaloian, Saskilagunek laugarren jardunaldira arte itxoin behar izan dute garaipena lortzeko.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzunek atsedena izango du asteburu honetan.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Bergara-Oiartzun: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Tolosa: 1-4.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Antigua Luberri: 4-0.
Emakumeen Gorengo Maila
  • Oiartzun-Mutriku: 0-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Gure Txokoa-Oiartzun: 0-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Ataun Troskaeta: 2-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Arantzazuko Ama Aluminios Donosti: 21-1.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Cafes Aitona-Oiartzungo Saskilagunak: 64-75.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.