Auzoetan elkarretaratzeak egingo dituzte, hilaren 20ko manifestazioa prestatzeko

Altzibar eta Iturriotzen egingo dituzte lehenengo deialdiak, asteartean; Orain Presoak dinamikaren barruan antolatu dituzte mobilizazioak

orain presoak oiartzun

Larunbatean deialdi jendetsua egin zuten hilaren 20ko manifestaziora joateko.

Lehendabizi, motxiladunen umeei buruzko erakusketa izan zen. Gero, larunbatean, bizikleta martxa. Eta orain, auzoetan elkarretaratzeak egingo dituzte. Oiartzungo Sare hilaren 20ko manifestaziorako motorrak prestatzen ari da. Deialdi nazional hori 17:00etan aterako da Donostiako Antiguako tuneletik. Bihartik —hilak 9— aurrera elkarretaratzeak egingo dituzte auzoz auzo. Honakoa izango da egitaraua (alfabetikoki ordenatuta):
  • Altzibar: Urriak 9, asteartea, 19:00etan, Anixetako rebueltan.
  • Arragua: Urriak 17, asteazkena, 19:30ean, Topo geltokiaren azpian.
  • Elizalde: Urriak 12, ostirala, 20:00etan, Done Eztebe plazan.
  • Ergoien: Urriak 18, osteguna, 19:30ean, auzoaren erdigunean.
  • Gurutze: Urriak 16, asteartea, 19:30ean, Bizardia elkartearen aurrean.
  • Iturriotz: Urriak 9, asteartea, 19:30ean, biribilgunean.
  • Karrika: Urriak 10, asteazkena, 19:30ean, auzoaren erdigunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.