Oiartzungo antzerkizaleek findu dute aurtengo egitaraua

Hilero antzerki eskaintza bat egongo da, ikasturtero bezala; lehen emanaldia 'Txoriak eta zauriak' izango da, Mairu antzerki tailerrarena, hilaren 21ean

txoriak eta zauriak

‘Txoriak eta zauriak’ jokatuko dute hilaren 21ean.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak prest du 2018/2019 ikasturterako programazioa. Hilabetero antzerki eskaintza egotea bermatuko dute aurten ere, eta lehenengo saioa hurrengo igandean, hilak 21, izango da. Lesakako Mairu antzerki tailerrak Txoriak eta zauriak lana taularatuko du, udaletxeko areto nagusian. Antzezlan horren protagonistak dira Oiartzun eta Lesaka lotzen dituen errepidea eraiki zuten frankismoaren presoak. 19:00etan hasiko da emanaldia. Gainerako programazioa honakoa da:
  • Azaroak 18: Miss Karaoke (Metrokoadroka eta Pez Limbo).
  • Abenduak 22: Chef Chof (Trokolo taldea).
  • Urtarrilak 13: Zazpi Senideko (Axut-Artedrama).
  • Otsailak 17: Cronopia (NODE Akziona!).
  • Martxoak 10: Saio hirukoitza: #METOO (Metakarpiano Teatroa); Fininsterre (Txiflando); Agur eta Dolore (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa).
  • Apirilak 28: Jainko basatia (Txalo).
  • Maiatzak 25 eta 26: Txinalka antzerki taldearen urteroko bi emanaldiek.
  • Ekainean: Oiartzungo antzerki ikasle gazteen emanaldiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.