Makrobiotika begano ikastaroa egingo dute Laboren

Hiru ikastaro egingo egingo dituzte: bat kuzua ezagutzeko; bestea zerealeen erabilerak ikusteko; eta hirugarrena, azukrerik gabeko errezetak ikasteko

labore makrobiotika

Kuzua zer den ikasiko dute lehenengo ikastaroan.

Labore Oarsok, eguneroko eskaintzaz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu. Oraingoan, hiru ikastaro emango dituzte, makrobiotika beganoarekin zerikusia dutenak. Itziar Bandres Saldiasek emango ditu hiru ikastaroak, Laboreren lokalean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Honakoak izango dira:
  • Hilak 26, ostirala: Kuzua zer da? Nola erabili? Kuzua zer den ikusiko dute, sukalderako duen erabilera, bere propietate osasuntsuak eta edabe sendagarriak prestatuko dituzte. Prezioa: hogei euro bazkideentzat (25 ez-bazkideentzat).
  • Azaroak 16, ostirala: Zerealak: zereal bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera ezberdinak. Artatxikiaren kroketak egingo dituzte, besteak beste. Prezioa: 30 euro bazkideentzat (35 ez-bazkideentzat).
  • Abenduak 16, ostirala: Gabonak datoz. Azukrerik gabeko errezeta gozoak. Prezioa: 35 euro bazkideentzat (40 ez-bazkideentzat).
Hilaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, Laboreren dendatik pasatu beharko da, edo bertara e-posta bidez idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.