Futbol talde nagusia, urteko lehen garaipenaren bila

Lau jardunaldietan puntu bakarra atera dute neskek; igandean Karla Lekuonan jokatuko dute, eta garaipena lortzeko babesa eskertuko dute

futbolaDenboraldia ez da ongi hasi Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiarentzat. Lau jardunaldi jokatu dira Emakumeen Bigarren Mailan, eta horietan puntu bakarra lortu dute. Lehen garaipenaren bila irtengo dira igandean, etxean, eta zaleen babesa beharko dute dena eman eta hiru puntuak poltsikoratzeko. Arerioa Mulier izango da; orain arte punturik lortu ez duten bakarrak dira nafarrak. Honakoa izango asteburu egitaraua:

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzun-Mulier: etzi, 12:00etan, Karla Lekuona futbol zelaian.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Zarautz: bihar, 16:30ean, Karla Lekuonan.
Emakumeen Euskal Liga
  • Anaitasuna-Oiartzun B: bihar, 15:30ean, Azkoitiko San Juan zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Landetxa-Oiartzun B: bihar, 16:0etan, Irungo Ugalde Ventas futbol zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
  • Urnieta-Oiartzun: bihar, 10:00etan, Urnietako futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzunek atsedena izango du asteburu honetan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangersek atsedena izango du.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Teep Samaniego Orixe Tolosaldea-Miren Taberna: etzi, 11:00etan, Uzturpe pilotalekuan.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Saskilagunek hurrengo asteburuan jokatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.