Ostegunean aurkeztuko dute Euskaraldia San Pedron

Ekitaldian herrian euskararen alde egin zuten emakumeak omenduko dituzte

San Pedron gogotsu ekin diote Euskaraldia prestatzeari.

Donibanen aste honetan aurkeztu dute Euskaraldirako hamaikakoa, eta San Pedron datorren asterako iragarri dute aurkezpen ekitaldia. Hilaren 18an egingo dute sanpedrotarrek aurkezpen ekitaldia, 18:30ean, udal aretoan eta herria girotzeko, ordu erdi lehenago kale jira bat abiatuko da frontoitik. Euskaraldiko San Pedroko talde eragileak jakinarazi duenez, ekitaldian, herrian euskara bultzatu zuten emakumeak omenduko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.