Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko ikastetxe publikoen topaketa egingo dute igandean

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako gurasoek eta Errenteria-Oreretako ikastetxeetakoek antolatu dute festa

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/10/15
makina bat taupada

Bizikletan joango direnei festaren logoa dortsal moduan eramateko eskatu diete.

Datorren urteko ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren festa ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Makina bat taupada lelopean. Herriko hiru ikastetxe publikoetako (Bizarain, Gamon eta Koldo Mitxelena) gurasoak buru belarri ari dira egun hori prestatzen. Hala ere, festa hori eskualde osoko ikastetxe publikoena izatea nahi dute. Motorrak berotzen joateko asmoz, bertako hezkuntza komunitateak topaketa batera gonbidatu dituzte, Oiartzunen. Datorren igandean, hilak 21, egingo dute topaketa hori. Helburua eskualdeko ikastetxeak elkartzea da, eskola publikoaren eredua indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Horregatik, ikastetxe publiko guztietako kideak gonbidatu dituzte. Errenteria-Oreretan jarri dute lehen zita, bizikletan Oiartzunera joateko. 09:30ean gelditu dira, eta Oiartzunera abiatuko dira. Han, Elizalde Herri Eskolakoek harrera egingo diete, eta gerorako ekitaldi sorta polita egingo dute. Honakoa izango da egitarau osoa:
  • 09:30ean: Errenteria-Oreretan bilduko dira, Zumardian, bidegorritik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara bizikletan joateko.
  • 10:30ean: Harrera eta hamaiketakoa.
  • 11:15ean: Herrian barrena desfilea, Done Eztebe plazaraino, eskualdeko eskoletan sortutako buruhandiekin eta musikariekin batera.
  • 12:00etan: Txupinazoa, txalaparta, agurra, aurkezpena eta bertsoak izango dira plazan. Txupinazoaren ondoren, berriz eskolara itzuliko dira kalejiran.
  • 13:15ean: Norberak eramandakoarekin bazkaria. Jarraian hainbat jarduera izango dira: mural margoketa, aurpegi margoketa eta herri kirol nahiz jolasak.
  • 16:00etan: Errenteria-Oreretarantz buelta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.